Hirutik bi partida irabazi ditu Gipuzkoako taldeak Markina-Xemeinen
GRAVNI txapelketako zesta-puntako partidak jokatu dira zapatuan, Uni frontoian. Gazte mailan eta 22 azpikoetan nagusitu dira gipuzkoarrak eta nagusien mailan bizkaitarrakGRAVNIren bigarren jardunaldiak lehia politak eskaini ditu. Bizkaia eta Gipuzkoare...
GRAVNI txapelketako zesta-puntako partidak jokatu dira zapatuan, Uni frontoian. Gazte mailan eta 22 azpikoetan nagusitu dira gipuzkoarrak eta nagusien mailan bizkaitarrak
GRAVNIren bigarren jardunaldiak lehia politak eskaini ditu. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko borroka oso erakargarria izan da. Gipuzkoarrak nesken gomazko paletan, trinketean, eskuzko sei partidetatik lautan eta zesta-puntako hiru partidetatik bitan nagusitu dira; gomazko paletan, larruzko paletan, palan eta pala motzean, berriz, bizkaitarrak izan dira garaile.Markina-Xemeinen jokatu ziren zapatu arratsaldean zesta-puntako norgehiagokak. Lehen bi partidetan, gazte mailan eta 22 azpikoetan nagusitu ziren gipuzkoarrak; nagusi mailan irabazi zuten, ordea, bizkaitarrek.
35-22 irabazi zuten lehen partida Mutrikuko Danok Bat zesta-punta eskolako Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek. Erraz ibili zen Mutrikuko bikotea garaipena Gipuzkoarentzat lortzeko.
Bigarren partida, ostera, lehiatuagoa izan zen. Markina-Xemeingo Gotzonek eta Ibarluzeak jokatu zuten Bizkaiko taldean, eta Mutrikuko Aitor Andonegik eta Zumaiako Kosme Agirrek Gipuzkoakoan. Ia berdinduta ailegatu ziren bikoteak 18-19 arte, baina gipuzkoarrek 11 tanto egin zituzten jarraian, garaipena eskuratuz.
Bizkaitarrek hartu zioten neurria azken partidari. Nagusietan, Berriatuko eskolako Julen Iriondo eta Markina-Xemeingo Mikel Elkorok jokatu zuten Bizkaiko taldean, eta Andoaingo Karlos Aizpuruak eta Donostiako Asier Alberrok Gipuzkoaren ordez. 25-35 nagusitu ziren bizkaitarrak.
Asteburu honetan, hirugarren jardunaldia ospatuko da, eta, orduan, Nafarroak Bizkaiaren kontra jokatuko du; Errioxak Arabaren kontra, eta Iparraldek Gipuzkoaren kontra.