Ager Solabarrieta, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko tiro egokituaren denboraldia hasi orduko, Bizkaiko Txapelketa irabazi du Ager Solabarrieta ondarrutarrak, 597 puntu eskuratuta. Txapelketa ez zen batere ondo hasi Solabarrietarentzat: karabina apurtu zitzaion, baina, zailtasunak zailtasun, Clu...
Bizkaiko tiro egokituaren denboraldia hasi orduko, Bizkaiko Txapelketa irabazi du Ager Solabarrieta ondarrutarrak, 597 puntu eskuratuta. Txapelketa ez zen batere ondo hasi Solabarrietarentzat: karabina apurtu zitzaion, baina, zailtasunak zailtasun, Club Hamaikak utzitako karabinagaz lortu zuen azkenean garaipena.