Urtarrilaren 22an bertan behera geratu zen
14. jardunaldiko partida jokatu zuten
atzo Landare-Tokin.
Bi taldeak garaipen gosez zelairatu ziren, baina, etxeko taldeak partida hasiera izugarria egin zuen. Bigarren minutuan entsegua egin, eta transformatu ez zutenez,
5-0 jarri zen aurretik markagailuan. Hala ere, basurdeak arriskua sortzen hasi ziren, eta markagailua berdintzeko zorioan egon ziren Jorge Dominguezen oinetan.
Baina,
hogeigarren minutura arte 5-0ko markagailuagaz mantendu ziren. Orduan, talde lan sendo baten ostean, Joaquin Palisak berdindu zuen markagailua. Hurrengo minutuetan hernaniarrak entsegua lortzeko ahaleginean aritu ziren, eta jokaldi bikain batean entsegua egitea lortu zuten. Gainera, hirugarren entsegua ere berehala egin zuten, markagailuko aldea handituz.
Argazkia: Anuar Gomez.
Ahalegindu arren, talde gernikarrak ez zuen zorte askorik eduki, eta
19-5ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen; etxeko taldeak estu hartu zuen Gernika RT. Bigarren zatia hasi eta lau minutura, Hernanik bere laugarren entsegua egin zuen.
Hala ere, gernikarrek ez zuten etsi, eta egindako lanaren fruitua heldu zitzaien. Jokaldi azkar batean, Iker Olaetak Iñaki Ortizi pasea eman, eta hark egin zuen
basurdeen bigarren entsegua.
Gero, zigor kolpe bati esker, hernaniarrek beste hiru puntu eskuratu zituzten. Baina, Pichlerrek entsegua egin, transformatu eta markagailuan hamar puntuko aldeagaz jarri ziren:
29-19.
Etxeko jokalariek garaipena ziurtatu gura zuten, eta zeregin horretan beste entsegu bat egin eta transformatu zuten (36-19). Hala, gernikarrek lortu zuten partidako
azken entsegua, Pichlerren jokaldi azkar batean. Ondoren, etxeko taldeak zigor kolpe batekin markagailuko aldea handitu zuen.
Lau jardunaldi
Ohorezko Mailako taldeek lau jardunaldi falta dituzte 2016-2017 denboraldia amaitzeko. Asteburu honetan 19. jardunaldiko partidak jokatuko dituzte, eta Gernika-Lumoko taldeak
Ordiziaren kontrako derbia dauka.
Gaur gaurkoz, sailkapenean Gernika RTk
zortzigarren postuari eusten dio, 34 puntugaz, eta aurretik du asteburu honetako aurkaria, 46 puntugaz. Halaber, 25 puntugaz Hernani CRE dago talde gernikarraren atzetik.