20 minutu, hamahiru segundo eta hemeretzi ehuneneko denboragaz nagusitu ziren
atzo bermeotarrak. Kaiku sailkatu zen bigarren bost segundo eta hamazazpi ehunenera, eta Ondarru hirugarren geratu zen. Ondarrutarrak irabazleengandik 21 segundo eta 82 ehunenera amaitu zuten estropada.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak
Eskualdeko beste arraun taldeei dagokienez,
Elantxobek 22 minutu, hamazazpi segundo eta 35 ehunenetan burutu zuen proba, eta hamaseigarren sailkatu zen. Haren atzetik geratu zen
Bermeo-Mundaka trainerua, 22 minutu, 29 segundo eta 72 ehuneneko denboragaz.
Bestalde,
emakumezko hiru traineruk lehiatu zuten atzoko memoriala, eta
Deustu izan zen hiruretan onena. Irabazleak hamahiru minutu, hamabost segundo eta 71 ehuneneko denbora markatu zuen. Harengandik bost segundo eta 69 ehunenera sailkatu zen Portugalete bigarren, eta Lea Artibai izan zen azkena, hamalau minutu, hogei segundo eta 64 ehuneneko denboragaz.