Bermeok bigarren egin du Bizkaiko Batel Ligako VI. estropadan
Senior mailan, bigarren postuan sailkatu da Bermeo A batela, Bizkaiko Batel Ligako VI. estropadan. Zierbena A batelak irabazi zuen zapatuko estropada, eta harekiko ia segundu batera heldu ziren bermeotarrak (09.02,15). Maila horretan Elantxobek ere arraun egin zuen, zazpigarren sailkatuz.
Gazteen mailan, mutiletan, Bermeo B sailkapenean erditik gora sailkatu zen, bosgarren postua eginez. Bermeo A, Elantxobe B eta Bermeo C ere lehiatu ziren maila horretan, zortzigarren, hamahirugarren eta hamazazpigarren postuak lortuz, hurrenez hurren. Kategoria berdinean, emakumezkoen senior/gazteen mailan, Elantxoberen batela 11. postuan helmugaratu zen.
Ume eta kadeteak. Beheragoko mailako arraunlariek ere arraun egin zuten zapatuan, Sestaon. Umeen kategorian, Bermeo B-ko mutilek 3. postua eskuratu zuten, eta bosgarren egin zuen Bermeo A-k. Maila bereko talde mistoa, berriz, laugarren sailkatu zen. Gazte eta katedete mailako nesken artean, Bermeo A batelak bosgarren postua lortu zuen sailkapenean.
Mutilen kategorian, kadeteetan, Busturialdeko lau batel izan ziren zapatuan Sestaoko uretan. Hala ere, batek ere ez zuen marka onik lortu batelen ligako seigarren estropada horretan. Bermeo C hamairugarren helmugaratu zen, hamabosgarren Elantxobekoak eta hamaseigarren Bermeo B. Bermeo A lehiatik kanpo utzi zuen epaileak.