Euskal Ligaren partida
29-34 amaitu zen Urbietan, zapatu arratsaldean. Etxeko taldeak lehenengo zatian ez zuen ondo jokatu, eta bigarren zatian aldea murriztu arren, ez zen nahikoa izan Ordizia mendean hartzeko.
Argazkia: Aitor Lauzirika
Gernika RTko jokalariek azaldu dutenez, lehenengo zatian itxura eskasa erakutsi zuen Urbietako taldeak. Zenbait lesioren eraginez,
jokalari garrantzitsu askoren falta igarri zuten zelaian, eta hasi aurretik horretaz jakitun izanda, taldea burumakur aritu zen lehenengo minutuetan. Gainera, partida hasi eta berehala, etxeko bi jokalarik min hartu zuten, bietako batek beranduago jokatzeko aukera izan zuen, baina bestea lesionatu egin zen.
Ordiziarrak, ostera, indartsu hasi ziren, eta etxeko jokalariak nahi eta ezinean aritu ziren lehenengo zatian. Ondorioz, lehenengo zatian ez zuen punturik lortu Gernika RTk.
Hala ere, bigarren zatian bestelako itxura eman zuen etxeko taldeak. “Dakigun moduan jokatu genuen, eta haiek beldurtuta egon ziren hainbat minututan. Partida minutu batzuk luzatu izan balitz, berdintzeko edo irabazteko aukera edukiko genukeen”, zehaztu du Lukene Uriarte kapitainak.
Bigarren zatian
bost entsegu lortu zituzten basurdeek (horietatik bi transformatu zituen Leirek); Gartxik eta Nayukik bina entsegu egin zituzten, eta Libek beste bat.
Hurrengoa ere etxean
Lesionatuta zeuden jokalariak osatuta, asteburu honetan ere Urbietan jokatuko dute basurdeek.
Domekan, Errioxako taldearen kontra ariko dira nor baino nor gehiago, 11:15etik aurrera.
Argazkia: Aitor Lauzirika