Gernikako EH Bilduk aurrekontuak lantzeko bigarren saioa egingo du eguaztenean
Joan den astean egin zuten lehen bilera irekia, eta datorren astean, martxoaren 22an, egingo dute bigarren saioa. Elai-Alai areto txikian elkartuko dira, 19:00etan.
Hurrengo bilerari begira, herritarrek lehen saioan egindako proposamenak aztertuko ditu EH Bilduk. Proposamen bakoitzaren balorazio ekonomikoa egingo du, dirutan zenbat suposatzen duen zehazteko. Hala, martxoaren 22ko batzar irekian proposamenak lehenetsi eta EH Bilduren udal aurrekontuen proiektuan zeintzuk txertatu erabakiko dute.
Inork proposamenen bat egin nahi badu gernika@ehbildu.eus helbidera bidali dezake.