Artisau azoka egingo dute domekan, Ibarrangeluko Akorda auzoan
Dozena bat postu ipiniko dituzte. Talo ekologikoak saltzeko aparteko postua ere ipiniko dute. Bigarrenez egingo dute azoka, eta iaz baino jende gehiago batzea espero dute antolatzaileekIbarrangeluko Akorda auzoak artisau azoka hartuko du domekan. Bigar...
Dozena bat postu ipiniko dituzte. Talo ekologikoak saltzeko aparteko postua ere ipiniko dute. Bigarrenez egingo dute azoka, eta iaz baino jende gehiago batzea espero dute antolatzaileek
Ibarrangeluko Akorda auzoak artisau azoka hartuko du domekan. Bigarren urtez antolatu dute, eta iaz baino jende gehiago batzea espero dute antolatzaileek. «Iaz euria egin zuen» azaldu du Araitz Bizkarra antolatzaileak, «baina karpa batzuk jarri genituen, eta jende asko hurbildu zen azokara. Aurten eguraldi ona dago iragarrita, eta jende gehiago etorriko dela uste dut», aipatu du.Dozena bat postu ipiniko dituzte domekan, gehienak artisauenak. Hala ere, saltzaileen artean nekazarien postuak ere egongo dira. «Barazki eta fruta saltzaileek ere postua jarriko dute domekako azokan, baina gehienek artisau produktuak salduko dituzte», argitu du Bizkarrak.
Saltzaileen artean, Ibarrangelukoak, Busturialdekoak zein kanpotik etorritakoak egongo direla ere zehaztu du antolatzaileak.
Azoka 11:00etan hasiko da, eta bazkalordurarte egongo dira postuak zabalik, 15:00ak arte, gutxi gorabehera.
Artisau eta nekazarien postuez gain, talo ekologikoak egiteko eta saltzeko beste postu bat ere ipiniko dute.
Jai giroa sortzeko, musika jarriko dute auzoan azokak iraun bitartean. Gainera, Ibarrangeluko abesbatzak ere bere kantu eta doinuekin girotuko du domekako azoka eguna.