Estiballes eta Lekuegaz bertso afaria egingo dute, apirilaren 1ean
Beste hainbat herritan egin legez, Ibarrangelun ere, bertsoak entzunaz afarian biltzeko deia egin dute. Hain zuzen, apirilaren 1erako jarri dute ordua, Akordako jatetxean.Jakitera eman dutenez, Arkaitz Estiballes galdakaoztarra eta Etxahun Lekue larrab...
Jakitera eman dutenez, Arkaitz Estiballes galdakaoztarra eta Etxahun Lekue larrabetzuarra ariko dira egun horretan bertsotan.
Hala, horien bertsoez eta herritarren konpainiaz gozatu nahi duenak izena eman beharko du Ibarrangeluko Kultur Etxean (94-627 61 98) edota Akordako jatetxean. Afarira bertaratu nahi duenak 25 euro ordaindu beharko ditu, eta izena emateko azkenengo eguna martxoaren 26a izango du.