AVTk Arantza Zulueta berriro espetxeratzeko eskaria egin du
Zuluetak «ihes egiteko arriskua» dagoela dio elkarteak. Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar du abokatuak hilaren 21ean, bere egoeraz hitz egiteraArantza Zuluetak Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar du martxoaren 21ean, Asociacion de Vic...
Zuluetak «ihes egiteko arriskua» dagoela dio elkarteak. Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar du abokatuak hilaren 21ean, bere egoeraz hitz egitera
Arantza Zuluetak Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar du martxoaren 21ean, Asociacion de Victimas del Terrorismok (AVT) hala eskatuta. Agerraldia, hain justu, abokatuaren egoeraz berba egiteko da. Alfontso Zenon abokatuak Abokatuak.eus-en bidez jakitera eman duenez, AVTk uste du Zuluetak «ihes egiteko arriskua» dagoela, eta abokatua espetxeratzeko eskatuko du ziurrenik.Otsailaren 24an geratu zen aske Zulueta. Orain, 2010ean auzipetu zuten beste auzi bategatik espetxeratzeko eskatuko du AVTk. 2010ean Zulueta beste abokatu batzuekin batera atxilotu zuten, eta gertaera eta delituei dagokienez, auzi horretako akusazioa ere beste auziko bera dela azaldu du Zenonek.
Abokatuak dionez, Zulueta berriro espetxean sartzeko eskaera hori AVTk daukan eskubide penalaren ikuspuntutik ulertu daiteke bakarrik, «mendeku eta jazarpen pertsonalaren ikuspuntutik». Eta gehitu du Zulueta espetxeratzeko arrazoi juridikorik ez dagoela, eta ez zegoela lehen ere. «Beraz, aske egoten jarraitu behar duela esaten jarraituko dugu».
Arriskurik ez
Hiru urteren ostean, kartzelatik ateratzeko aukera eman zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 3. Sekzioak, 20.000 euroko bermea ordainduta. Besteak beste, kartzelan eduki duten denboran ihes egiteko arriskua txikitu egin dela adierazi zuten epaileek. Bakartuta eduki zuten espetxealdian.