Zaldi bat hil da Muruetan, furgoneta batek kolpatuta
MURUETA // Atzo 06:00etan, zaldi bat hil zen Muruetan, furgoneta batek kolpatu ostean. Ezbeharraren ondorioz, auto gidaria Gernika-Lumoko ospitalera eraman behar izan zuten, zauri arinekin. Halaber, BI-2235 errepide horretan, bide bat itxi behar izan ...
MURUETA // Atzo 06:00etan, zaldi bat hil zen Muruetan, furgoneta batek kolpatu ostean. Ezbeharraren ondorioz, auto gidaria Gernika-Lumoko ospitalera eraman behar izan zuten, zauri arinekin. Halaber, BI-2235 errepide horretan, bide bat itxi behar izan zuten; hala ere, 08:15erako errepidea zabalik zegoen zirkulaziorako.