Raul Portillo izan da azkarrena V. Ereñoko Master Sarian
Asteburuan jokatutako V. Ereñoko Master Sarian, Raul Portillo izan zen helmugaratzen lehena, eta Asier Bajo eta David Busto sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.Portillok 2 ordu, 19 minutu eta 49 segundoko denbora egin zuen, eta Baj...
Portillok 2 ordu, 19 minutu eta 49 segundoko denbora egin zuen, eta Bajok harengandik hamabost segundora amaitu zuen lasterketa, eta Busto, berriz, irabazlearengandik 37 segundora sailkatu zen.
Kategoria guztiak kontuan hartuta, 150 txirrindularik lehiatu zuten V. Ereñoko Master Saria. Hain zuzen ere, Bizkaiko Master Txapelketak (Master 30, Master 40 eta Master 50) lehiatu zituzten.
Master 30ean Asier Bajo izan zen lehenengoa, Raul Portillo lasterketaren irabazlea izan zen Master 40ko onena, eta Master 50ean, ostera, Carlos Barredo sailkatu zen lehenengo.
Master 60an, bi parte hartzaile baino ez ziren egon, eta Luciano Mitxelena izan zen horietan azkarrena (ez da Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria).
Mendiko sailkapenari dagokionez, Portillo sailkatu zen lehenengo, 9 puntugaz. 6 puntu lortu zituen Bajo bigarrenak, eta Javier Montilla eta Jose Antonio Aiala izan ziren, hurrenez hurren, hirugarren eta laugarren sailkatuak.