Ondarroako Udalak sakabanaketa politikagaz amaitzeko eskatu du
Dispertsio politikak ez duela zentzurik esan eta horren «berehalako desaktibazioa» eskatu dute Udalbatzeko kideek, aho batez. Eskaera Frantzia eta Espainiako gobernuei helaraziko dieAsteburuan Asier Badiola Indixu preso ondarrutarra bisitatu ostean b...
Dispertsio politikak ez duela zentzurik esan eta horren «berehalako desaktibazioa» eskatu dute Udalbatzeko kideek, aho batez. Eskaera Frantzia eta Espainiako gobernuei helaraziko die
Asteburuan Asier Badiola Indixu preso ondarrutarra bisitatu ostean bi ondarrutarrek auto istripua eduki zutela eta, Ondarroako Udalak dispertsio politikaren «berehalako desaktibazioa» eskatzeko mozioa onartu du, aho batez. «Politika horrek presoen senideak kaltetu eta oinaze gehitu batera zigortzen ditu». Bide horretatik, Ondarroako Udalbatzak pertsona guztien giza eskubideak errespetatzeko exijitu du.Dispertsio politika indarrean mantentzeagatik, aurten bederatzi zauritu egon direla gaineratu dute Udalbatzeko kideek. «Asteburuan istripua eduki duten bi lagunak herri honetako bizilagunak dira, eta 647 kilometrotara dagoen Picassenteko (Valentzia) espetxean bisita bat egitetik zetozen».
«Arrazoi politikoak»
Udalak, halaber, dispertsio politikagaz amaitzeko eskaera Frantzia eta Espainiako gobernuei eta espetxe erakundeetako arduradunei helaraziko diela jakitera eman du.
Udalbatzak dio sakabanaketa politika horrek «arrazoi politikoei» erantzuten diela, eta horren kalteak ez dituela soilik presoak jasaten. «Beharrezkoa ez den zigor bat da; politika horrek ez du inoiz zentzurik eduki, eta ez dio mesederik egin preso diren pertsonen errotze sozialari; senide eta lagunak kaltetzen ditu bakarrik».
ETAren behin betiko su etenaren ondoren, politika hori luzatzeak ez duela zentzurik ere gaineratu dute. «Aldatzeko aukera daukagu. Oinaze guztiak kontuan hartzeko unea da. Alegia, dispertsioagaz amaitu eta pertsona guztien giza eskubideak errespetatzeko eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko momentua da; senideen sufrimenduagaz amaitzea beharrezkoa da».
Mozioa onartu ostean, udalak deituta elkarretaratzea egin zen Alamedan.