Bermeoko irakurleen txokoak 'Belarraren ahoa' liburua landuko du barikuan
Hileko hirugarren barikua izanik, Bermeoko irakurleen txokoko parte hartzaileek barikuan batuko dira; 18:30ean egon beharko dute udal liburutegiko hirugarren solairuan. Oraingoan, Harkaitz Cano idazlearen Belarraren ahoa liburuaz ariko dira.
Parte hartzaileek liburutegian eskatu ahal dute liburua eta barikurako irakurrita eroan beharko dute. Han, Alaine Agirre idazle bermeotarragaz, liburuaren nondik norakoak aztertuko dituzte.