Zaldi bat hil da Muruetan, auto batek kolpatuta
Gaur 06:00etan gertatu da ezbeharra, BI-2235 errepidean, Murueta parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto batek zaldi bat kolpatu du, eta lekuan bertan zendu da animalia. Iturri berak azaldu duenez, berriz, auto gidaria Gernika-Lumoko ospitalera eraman dute, zauri arinekin.
Goizeko istripu hori dela eta, errei bat itxi egin behar izan dute. Hala ere, 08:15erako errepidea trafikorako zabalik egon dela aipatu du Ertzaintzak.