Murueta taldea laugarren sailkatu da 560 kiloko jardunaldian
Euskadiko Goma Gaineko Txapelketan saio bakarra lehiatu dute 560 kilotan, eta Gaztedi nagusitu da. Emakumezkoen 375 kiloko txapelketa ere Gaztedik irabazi duEuskadiko 8x8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 560 kiloko jardunaldi bakarra Laukizen jokatu...
Euskadiko Goma Gaineko Txapelketan saio bakarra lehiatu dute 560 kilotan, eta Gaztedi nagusitu da. Emakumezkoen 375 kiloko txapelketa ere Gaztedik irabazi du
Euskadiko 8×8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 560 kiloko jardunaldi bakarra Laukizen jokatu zuten zapatu arratsaldean, eta Gaztedik irabazi zuen. Muruetako taldea, berriz, laugarren sailkatu zen.Sokarri eta Beti-Gazte sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bestalde, emakumezkoen taldeek 375 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia lehiatu zuten, eta emakumezkoen saioan ere Gaztedi nagusitu zen. Haren atzetik, Ibarra eta Txantrea sailkatu ziren, eta sailkapen orokorrean ere bigarren eta hirugarren geratu dira.
600 kiloko mistoa
Aurtengo Euskadiko 8×8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren azken modalitatea 600 kiloko mistoa izango da, eta zapatu honetan Bakioko kiroldegian jokatuko dute saio bakarra.
17:00etan hasiko da lehia. Lau emakumezkoz eta lau gizonezkoz osatutako bost talde hauek lehiatuko dira: Gaztedi A, Gaztedi B, Ibarra, Berriozar eta Antsoain.