Azaldu dutenez, bihar bertan,
berdintasuna landuko dute herriko ume eta gazteekin. Alabazan Bilboko taldearen
Ah! Zelako neskak! ipuin saioaren bitartez landuko dute gaia, hain zuzen ere, eta
hiru saio eskainiko dituzte, adinaren arabera bananduta. Saio bakoitza ordu batekoa izango da. eta liburutegian bertan batuko dira.
- 10:00-11:00. LH (Lehen Hezkuntza) 5 eta LH 6ko ikasleak.
- 11:30-12:30. LH 3ko ikasleak.
- 14:30-15:30. LH 4ko ikasleak.
Barikuan, berriz,
Parajes inolvidables liburuaren aurkezpena egingo dute liburutegian. Liburuaren egile Santiago Yaniz Aramendia bertaratuko da, eta solasaldiaz gain, proiekzio bat ere jarriko du. Aurkezpena
18:30ean hasiko da.