Kabelinatxe eguna ospatuko dute domekan Ereñon
Nabarniz-Ereñoko dantza taldeak bere eguna ospatuko du martxoaren 19an. Aurten, Ereñon egingo dute jaialdia. 12:30ean hasiko da euskal dantzen ikuskizuna, eta aurten hiru dantza taldek parte hartuko dute: Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak, Ibarrangeluko Lorea dantza taldeak eta Nabarniz-Ereñoko Kabelinatxe dantza taldeak.
Ume eta gazteen dantza saioaren ostean, trikipoteoa egingo dute herrian.