Giro polita bigarren eskuko azokan
Bigarren eskuko produktuez bete zen zapatuan, Mundakako plaza. Bertaratutakoek arropak, sukalderako tresnak, jostailuak, filmak, liburuak, apaingarriak... aurkitu ahal izan zituzten hamabost salmahai ingurutan. Giro polita sortu zen plazan, eta hainbat...
Bigarren eskuko produktuez bete zen zapatuan, Mundakako plaza. Bertaratutakoek arropak, sukalderako tresnak, jostailuak, filmak, liburuak, apaingarriak… aurkitu ahal izan zituzten hamabost salmahai ingurutan. Giro polita sortu zen plazan, eta hainbat lagun erakarri zituen. Mota horretako ekimenek «herria dinamizatzen» laguntzen dutela azaldu du Mundakako alkate Aitor Egurrolak. Era berean, «herriko bizitza soziala eta hartu-emanak indartzen» dituela gaineratu du.