Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak 90.00 euroko diru laguntza eman die Arratzuko Udalari eta Urremendi Landa Garapenerako elkartear,
De la huerta a tu puerta-Bertatik etxera proiektua garatzeko. Elkarlanean oinarritutako proiektua da, ingurumen, gizarte eta ekonomia garapenari laguntzeko.
Eskualdearen beharrizanei erreparatuta, Arratzuko Udalak garatutako proiektua da. Hain zuzen, tokiko nekazarien, eta eskualdearen garapenaren beharrizanak asetzea du helburu
Bertatik etxera proiektuak. Horretarako, diziplina anitzak biltzen dituen taldea sortu zuten: Basque Food Lab, Xardexka, Akorde eta OAZ Coaching elkarte eta enpresak batu dituzte proiektu horretan.
Basque Food Lab Bilbokoko Ostalarien Goi Eskolak sortu zuen, gastronomia arloan ikerketa bultzatzeko eta ezagutzak partekatzeko. Produktu berriak sortze aldera, Food Labek duen eskarmentua eskaini gura dio proiektuari; hain zuzen, V. Gama deituriko produktuen ekoizpena bultzatzea da helburua. Bestalde, lehengaiak erabilita, merkaturatu daitezkeen errezeta berrien inguruko ikerketa bultzatuko du, eskualdeko produktuei bultzada emanez.
Xardexkak, bestalde, V. Gama produktuak egin eta banatzen dituen enpresa da, eta Akorde erakundeak proiektuaren estrategia garatzen lagun dezake. marketinean, komunikazioan eta coaching arloan eskarmetua duen erakundea da. Hala, V Gama produktuen merkaturatzean lagun dezake Akorde-k, helburuak lortzeko.
Hori guzti hori, OAZ aldaketarako coaching-a lantzen duen erakundearen bitartez egikaritu dezakete Arratzun eta Busturialdean. Antolakuntzarako testuinguruak sortzen adituak dira, eta berrikuntzarako taldeen koordinazioa gidatu dezake.
Bertoko produktuekin berriak sortu. Proiektuak helburu zehatz bat dauka; alegia, Urdaibain ekoitzen diren produktuak aztertu eta lehengai bezala hartuta, produktu berriak sortzearena, V Gama transformazio industriaren laguntzarekin. Bero, produktu beri horiek merkaturatzea litzateke helburua, turismora bideratutako ostatu, hiri kontsumitzaile, turista edota Busturialdeko bizilagunen artean ezagutzera emanez.
Bertatik Etxera proiektua ekoizleei, turismo enpresei, bizilagunei eta kontsumitzaileei begira garatu dutela jakinarazi dute. Negozio bide berriak sortzea da helburua, kalitatezko produktuen kontsumoa bultzatuz.