Alamara lekualdatu dute Eneko Goieaskoetxea
Alcala Mecotik (Madril, Espainia) Alamara (Pontevedra, Galizia) lekualdatu dute Eneko Goieaskoetxea preso busturiarra, Euskal Herritik 730 kilometrora, hain zuzen ere.
Asteburuan izan zuen Goieaskoetxeak lehenengo bisita, eta senideek azaldu dutenez, “lekualdatzea ondo joan zela” esan zien busturiarrak. Azaldu dutenez, kartzelara iritsita isolamendu moduluan sartu zuten. Hala ere, senideek jakinarazi dutenez, “gainontzeko presoak ikusteko aukera eduki zuen, eta horiek moduloz aldatzeko eskaera egingo dutela esan diote Enekori”. Goieaskoetxeak berak, zuzendariordeagaz hitzordua eskatu duela esan dute.
Senideek “animatuta, berritsu eta umoretsu” ikusi zuten Goieaskoetxea zapatuko bisitan.