V. Ereñoko Master Saria lehiatuko dute bihar
Bizkaiko Master Txapelketak lehiatuko dituzte (Master 30, Master 40, Master 50 eta Master 60).
15:00etan hasita, txirrindulariek 86,5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ereñoko Atxoste auzoan hasi eta amaituko dute proba. Ibarrangelu, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Nabarniz, Ispaster eta Ea udalerrietatik pasatuko dira.
23 eta 30 urte arteko Elite mailako txirrindulariek parte hartu ahal dute, baina ez dute txapelketako sarietarako aukerarik.
www.kirolprobak.com atarian izena emateko azken eguna da gaur (23:00ak arte).
Euskal Herriko taldeekin batera, besteak beste, Kantabria, Burgos, Asturias edota Malagako taldeek lehiatuko dute V. Ereñoko Master Saria.