Urdaibai Kopako lehen proba jokatuko dute etzi, Muxikan
Ibarruriko mendi lasterketan 122 korrikalarik izena eman dute. Martxa luzea eta laburra egiteko aukera dago. Domekan izena eman ahalko da460 pertsonak izena eman dute domekako Ibarruriko Mendi Martxa eta Lasterketan.122 korrikalarik izena eman dute men...
Ibarruriko mendi lasterketan 122 korrikalarik izena eman dute. Martxa luzea eta laburra egiteko aukera dago. Domekan izena eman ahalko da
460 pertsonak izena eman dute domekako Ibarruriko Mendi Martxa eta Lasterketan.122 korrikalarik izena eman dute mendi lasterketan, 246 pertsonak martxa luzean eta 92 pertsonak laburrean.
Domekan bertan ere izena eman ahalko da, proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.
Urdaibai Koparen lehen proba puntuagarria izango da. Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek 21 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 10:00etan Ibarruriko plazatik irtenda.
21 kilometroko mendi martxa luzeko partaideak izango dira goiztiarrenak. Horiek 08:30ean ekingo diote ibilaldiari. Bestalde, martxa laburra egitera doazenak 10:10ean aterako dira plazatik, eta 8 kilometroko ibilaldia burutuko dute.
Mendi martxen zein lasterketaren parte hartzaileentzako lau anoa postu ipiniko dituzte. Horietatik bitan janari zein edariak egongo dira, eta beste bietan edariak bakarrik. Halaber, amaieran pintxoak dastatzeko aukera izango dute.
Argazki lehiaketa
Argazki lehiaketa da aurtengo berritasuna. Saltsamendi Kultur Elkarteko kideen berbetan, kirola, lagunartea eta bertako paisaiez gozatzea saritu nahi dute.
Ibilbidean zehar ateratako argazkiak ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte argazki lehiaketan parte hartzen dutenek. Hiru opari berezi emango dituzte.