Hainbat emakume nor bere buruagaz ezkonduko dira etziko ekitaldian
Jabekuntza eskolaren bitartez landu da ekintza artistikoa. Ekintzaren bitartez norbere buruarekiko maitasuna «beraien bizitzako erdigunea» dela aldarrikatuko duteOndarruako emakume batzuk beraien buruarekin izandako ezkontza bat irudikatuko dute etzi...
Jabekuntza eskolaren bitartez landu da ekintza artistikoa. Ekintzaren bitartez norbere buruarekiko maitasuna «beraien bizitzako erdigunea» dela aldarrikatuko dute
Ondarruako emakume batzuk beraien buruarekin izandako ezkontza bat irudikatuko dute etzi. Ekitaldia Ondarroako Kofradiako Zaharrean egingo da, 13:00etan.Etziko ekitaldia, hain zuzen ere, Etxelilan egindako jabekuntza eskolaren bitartez landu dute ekintza artistikoa, eta aurretik, Sopela, Bilbo, Cadiz (Espainia) eta Teruelen (Espainia) ere errepikatu dute esperientzia.
Ekintza publiko horren bitartez, norbere buruarekiko maitasuna «beraien bizitzeko erdigunea» dela aldarrikatuko dute emakumeek. «Sarri askotan geure burua azken lekuan jartzen dugu, izan ere, gaur egungo jendarte honetan emakumean besteak zaindu, eta haien bizitza errazteko gaude» azaldu du May Serrano ekintzaren sortzaileak. Azaldu dutenez, Serranok berak ere bost urte daramatza bere buruagaz ezkonduta.
Azaldu dutenez, beste edozein ezkontza tradizional bateko elementu guztiak bilduko ditu ekitaldiak. «Loreak, gonbidatuak, arroza… ezberdintasun bakarrak norbere burua maite, eta garen modukoak onartzeko konpromisoa hartzea izango da, ezkontza honeta norbere buruarekiko fideltasuna goraipatuko da».
Jabekuntza sustatzen
Ekintza, hain zuzen ere, Etxelilako jabekuntza eskola batean landu da. Udalak Etxelila emakumeen etxean lantzen dituen ikastaro anitzen artean bat, May Serranok gidatutako izan dela azaldu du Bisit Beiro Berdintasun arloko zinegotziak. «Garrantzitsua da gure herrian norbere burua balioan jarri, eta garen moduan onartzeko saiakera egitea, eta ikastaro honek beste gauza askoren artean emakumeen jabekuntza sustatzeko balio du».