Herrian giroa sortzera eta musika eskaintzera dator laugarren urtez Lekuek festibala. Beste behin ere, denetik ekarriko du, horretarako aukera ematen duen jaialdia izaten baita.
Taberna, txoko zein bestelako agertokietan ariko dira hango eta hemengo musikariak, herria janzten. Hala,
martxoaren 11tik 19ra bitartean, musikak ez du etenik izango herrian; izan ere,
ia 30 bat kontzertugaz gozatzeko aukera egongo da Gernika-Lumon.
Lekuek 2015
Kontzertuak baino gehiago eskainiko du, dena den, festibalak.
Egitarau zabala prestatu dute datozen egunetarako, eta musika emanaldiez gain, salsa jaia, disko azoka, askotariko tailerrak, dokumental baten proiekzioa, solasaldia, haurrentzako antzerkia eta erakusketa egongo dira aukeran.
Musika
emanaldi batzuk doakoak izango diren arren,
sarrera erosi beharko du herritarrak
gainontzekoetarako. Emanaldi guztietarako baliogarriak diren
25 euroko bonuak Astran eta Ariman dituzte salgai eta baita Interneteko Bibe plataforman ere.
Bestalde, Astra, Trinkete eta Iparragirre Rock elkarteko kontzertuetara joan nahi duenak
aurre salmentan eros ditzake, Astran eta Ariman.
Egitaraua
Bihar
20:30. Kepa Junkera, Jai Alain. Sarrera: 10 euro.
21:30. Sumision City Blues, Trinkete Antitxokoan. Sarrera: 5 euro (+Cabezafuego).
23:00. Salsa kubatar jaia, Revolutionen.
23:30. Cabezafuego, Trinkete Antitxokoan. Sarrera: 5 euro (+Sumision City Blues).
Etzi
12:00. Disko azoka, doan, Juan Kaltzadako tabernetan.
14:30. Dr. Baltz, doan, Ospa tabernan.
Martxoak 14, martitzena
19:00. Salsa kubatarraren tailer aurreratua, doan, Revolutionen.
20:30. Gimme danger, Lizeo Antzokian. Sarrera: 3,5 euro.
Martxoak 15, eguaztena
19:30. Swing tailerra, doan, Revolutionen.
20:30. Rockomentala: El ultimo vals (1978), doan, Iparragirre Rock Elkartean.
Martxoak 16, eguena
19:00. Radixu irrati libreagaz solasaldia, doan, Astran.
20:30. Sing Street, Lizeo Antzokian. Sarrera: 3,5 euro.
21:30. The Nick Moss Band, Iparragirre Rock Elkartean. Sarrera: 8 euro/10 euro.
Martxoak 17, barikua
17:00. Traka Matraka haurrentzako material birziklatuekin instrumentuak egiteko tailerra, doan, Astran.
19:00. Hasiberrientzako salsa kubatar eta kizomba tailerra, doan, Revolutionen.
20:00. Mississippi Queen & The Wet dogs, doan, Arima tabernan.
20:30. Solea Morente, Lizeo Antzokian. Sarrera: 10 euro.
21:30. Mud candies, Astran. Sarrera: 5 euro/7 euro (+The Limboos+DJ Blacka).
22:00. Luma, Iparragirren. Sarrera: 8/10 euro (+Inoren Ero Ni).
22:30. Descarga libre, Trinkete Antitxokoan. Sarrera: 5 euro.
23:00. Glamity sound & Selektah Stepi, doan, Zeppelin tabernan.
23:00. Delirius Dj, doan, Musutruk kafe antzokian.
23:30. The Limboos, Astran. Sarrera: 5 euro/7 euro (+Mud Candies+DJ Blacka).
23:55. Inoren ero ni, Iparragirre Rock Elkartean. Sarrera: 8 euro/ 10 euro (+Luma).
Martxoak 18, zapatua
12:30. Swing bermut-a, doan, Gernikako tabernetan.
13:00. Penny Lane DJ, Plazakoa tabernan.
16:00. Blas Picon & Iker Piris, doan, Arima tabernan.
19:00. The Ugly Ones, doan, Ospa tabernan.
19:30. DJ sesioa (Galiano+Drymouth+Loreak+Pizky), doan, Aterpe tabernan.
20:00. Ruper Ordorika, Lizeo Antzokian. Sarrera: 10 euro.
20:30. Last fair deal, Iparragirre Rock Elkartean. Sarrera: 8 euro/ 10 euro (+Capsula).
20:30. Urdaibai Folk, doan, Lagun-etxea tabernan.
21:00. Lau Katu + Alter ego, doan, Zeppelin tabernan.
21:30. Guda dantza , Astran. Sarrera: 5 euro/7 euro (+The Kinky Coo Coo’s) .
22:00. Capsula, Iparragirre Rock Elkartean. Sarrera: 8 euro/10 euro (+Last Fair Deal).
23:15. The Kinky Coo Coo’s Astran. Sarrera: 5 euro/7 euro (+Guda Dantza).
23:55. Guadalupe Plata, Trinkete Antitxokoan. Sarrera: 8 euro/10 euro.
23:59. Jai elektronikoa, Revolutionen.
Martxoak 19, domeka
17:00. Kontukantari haurrentzako antzerki eta musika ikuskizuna, Lizeo Antzokian. Sarrera: 5 euro.
Martxoak 13tik 31ra
J.A. Areta Goñiren (JUXE) Keep ON KLIK han argazki erakusketa ikusgai, Elai-Alai aretoan eta Astrako lehenengo solairuan. Doan.