EkoFish proiektua Bermeora iritsiko da, eta
martxoaren 10etik 14ra bitartean, hainbat ekimen egingo dituzte. Mater Itsasontzi Museoaren proiektua da eta Bermeoko Portuan egongo da aipatu egunetan, hain zuzen ere,
Aita Guria baleontziaren ondoan.
Bizkaiko golkoan pilatzen den zaborraren arazoarekiko kontzientzia sortzeko helburuarekin, aurreko urteetan bezala, kanpaina ibiltaria martxan jarri dute, eta euskal kostaldeko portu ezberdinetan egongo dira.
Mater Museoa Bermeoko portuan
Itsasertzetik gertu zaborra arrantzatzeko esperimentuen bidez eta portuan bertan sentsibilizazio tailerrak antolatuz, herritarrak Bizkako Golkoan 200 metroko sakoneran dauden 50 milioi tonatik gorako edota hondoan dauden 50.000 tona zaborrez ohartarazi nahi dituzte.
Azaldu dutenez, itsas zaborra ur gainean edo hondoratuta dauden hondakinak dira, giza jardueraren ondoriozkoak, itsas-korronte edo ibaien bidez itsasertzeraino iristen dira, eta hondartza eta itsasoetan amaitzen dute.
Honakoa da Bermeorako prestatu duten egitaraua.
Martxoak 10, barikua
- 10.00-16:30. Itsas hondakinak tailer didaktikoa (taldeak erreserbarekin)
- 17:00. Bisita gidatuak itsasontzi museora. Atunontzia ezagutzen
- 18:00. Ate irekiak EkoFish’17
- 18:00. Itsas hondakinak tailer didaktikoa
Martxoak 11, zapatua
- 10:00. DesignThinking tailerra Arrantzaleen Museoan (gazteleraz)
- 10.00. Ekonomia zirkularra eta hondakinen berrerabilpenari buruzko hitzaldiak (gazteleraz)
- Ekonomia zirkularra eta itsasoa. Aitor San Francisco (Circular HUB)
- Orlegi Sarea. Nekane Gonzalez (EkoRec)
- 16:00. EkoFishing itsasora irteera – Hondakinen arrantza (boluntarioak erreserbagaz)
- 17:00. Itsasontzi birziklatuak tailerra Arrantzaleen Museoan (familiak erreserbagaz)
Martxoak 12, domeka
- 10.00 EkoFishing itsasora irteera – Hondakinen arrantza (boluntarioak erreserbagaz)
Martxoak 13, astelehena
- 10.00-16:30. Itsas hondakinak tailer didaktikoa (taldeak aurrez erreserbarekin)
- 17:00. Bisita gidatuak itsasontzi museora. Atunontzia ezagutzen.
- 18:00. Ate irekiak EkoFish’17
- 18:00. Itsas hondakinak tailer didaktikoa
Martxoak 14, martitzena
- 10.00-16:30. Itsas hondakinak tailer didaktikoa (taldeak erreserbarekin)
- 17:00. Bisita gidatuak itsasontzi museora. Atunontzia ezagutzen
- 18:00. Ate irekiak EkoFish’17
- 18:00. Itsas hondakinak tailer didaktikoa