Guztira, hamabost tabernek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta, horien guztien artean, Legoiekoak jantzi du irabazlearen txapela.
Legoie tabernak irabazi du urtongo Inauterietako tabernen mozorro lehiaketa
Gaur goizean banatu ditu sariak In?igo Magunagoikoetxea Gernika-Lumoko Udaleko Jai arloko zinegotziak. Hain justu, lehiaketako lehenengo hiru onenek jaso dituzte sariok; alegia, Legoie tabernakoak, Brasil tabernakoak eta Ospa tabernakoak, hurrenez hurren.
Guztiek jaso dituzte Kepa Junkeraren kontzertura joateko bina sarrera, zinera joateko beste bina sarrera, oroigarria eta 2017ko egutegia. Horrez gain, irabazleak txapelaz gain, Urdaibaiko nekazaltsurimo batean gau bateko egonaldia ere jaso du sari legez.