Atzo arratsaldean Akorda auzoan batu ziren herritarrak, Telletxea, Urrutxua eta Matxitxakoko Batailan borrokatu ziren marinel guztiak omentzeko.
Atzo arratsaldean egindako omenaldia.
Argazkia: Marian Olano.
Beste urte batez, Udalak 2008an inauguratutako eskulturaren parean izan zuten gogoan 1937an euskal arrantzaleek egindako “balentria”, eta herri bakoitzak bere seme kuttunak kontuan hartzeko “konpromisoa eta beharra” dituela azpimarratu zuten: ” Orduko gertaerek tristetzen bagaituzte ere, era berean, indar handiagoz akordatzen gara haietaz. Hemen batzen garen bakoitzean, haietaz gogoratzen garen bakoitzean, Bouko arrantzale guztiei, Euskadiko gudaontzietan ibilitako marinelei, merezi duten garaipena ematen gabiltza”.
Haien gizatasuna eta eskuzabaltasuna gaur egungo belaunaldiei erakustearen garrantzia nabarmendu zuten. Halaber, Matxitxako elkarteko kideei eskerrak eman zizkieten, haien laguntzagatik.