Kartelak itsasteko panelak jarriko ditu udalak herriko hainbat txokotan
Guztira 11 panel ipiniko dituzte. Orain arte kartelak jarri izan diren hormen ondoan kokatuko dituzte gutxi gorabehera. Udalaren ardura izango da panelen garbiketa eta mantenuaHerriko horma eta kaleek itxura garbi eta txukunagoa eduki eta herriko ondar...
Guztira 11 panel ipiniko dituzte. Orain arte kartelak jarri izan diren hormen ondoan kokatuko dituzte gutxi gorabehera. Udalaren ardura izango da panelen garbiketa eta mantenua
Herriko horma eta kaleek itxura garbi eta txukunagoa eduki eta herriko ondarea zaintzeko asmoz, kartelak jartzeko panelak jarriko ditu Markina-Xemeingo Udalak herrian zehar. Iragarkiak eta kartelak jartzeko euskarri «aproposak» izango direla azaldu dute, «iragarritakoa argi ikus dadin».Inauteri ostean hasiko dira udal langileak panelak jartzen. Guztira 11 panel ipiniko dituzte herriko hainbat txokotan, eta zehaztu dutenez, orain arte kartel gehienak jarri izan diren hormen ondoan kokatuko dituzte. «Kasu batzuetan, hormara itsatsita joango dira, beste batzuetan, ostera, lurrera lotuta joango dira euskarriekin».
Udalak jakitera eman duenez, bere ardura izango da panelen garbiketa eta mantenua. Hala ere, panelen funtzionamendua eta erabilera egokia izan dadin, herriko norbanakoen, taldeen eta elkarteen laguntza lortu nahi dute.