Herritik herrira eta denen eskura
Azken asteburuetan legez, oraingoan ere ekimen ugari dakartza Gure Esku Dago-k Busturialdera. Giza katea, kontzertu akustikoa, poteoa edota txitxiburduntzia egingo dituzte.Eskutik eskura, herritik herrira, oraingoan ere asteburu betea dakar Gure Esku D...
Azken asteburuetan legez, oraingoan ere ekimen ugari dakartza Gure Esku Dago-k Busturialdera. Giza katea, kontzertu akustikoa, poteoa edota txitxiburduntzia egingo dituzte.
Eskutik eskura, herritik herrira, oraingoan ere asteburu betea dakar Gure Esku Da- go-k Busturialdera.Arratzun, bihar arratsalderako egitaraua prestatu dute. 17:00etan Belendizen elkartuta, martxa txiki bat egingo dute. Eta 19:00etan, txitxiburduntzi, Belendizko aparkalekuan. Txokolate jana izango dute ondoren.
Nabarnizen, musika izango da protagonista. Hesian taldeko abeslari Fran Uriasek eta Ainhoa Unzuetak kontzertu akustikoa emango dute zapatuan, Nabarnizko elizan. 5 euro ordaindu beharko dira; 12 urtetik beherakoek doan izango dute. Kontzertu ostean, pintxopotea egingo dute.
Herri argazkia ateratzeko batu gura dituzte herritarrak bihar, Gautegiz Arteagan. Herriko plazan batuko dira, 13:00etan. Ostean, kantu poteoa egingo dute.
Muxikarrek dei berezia dute domekan. Giza katea egingo dute Kurtzeroan, eta herritarrei dei egin die parte hartzeko. 13:00etan elkartuko dira, eta ostean, bertsolariekin batera, triki-poteoa egingo dute. Jakinarazi dutenez, domekan egingo dute ofizialki galdeketarako deia.
Lokala Gernikan
Gernika-Lumoko Gure Esku Dago-k lokalaren inaugurazioa egingo du bihar. Lehen zuen lokala erabiliko du, Arrien tabernaren ondoan. 19:00etan izango da inaugurazioa, eta 20:00ak arte, apirilaren 2rako boluntario modura laguntzeko prest daudenek bertara jo dezakete.
Astelehenean, eguaztenean eta barikuan ere zabalik egongo da, 19:00etatik 20:00etara, herritarrei informazioa emateko. Besteak beste, boto aurreratuari buruzko zalantzak, mahaien kokalekuei buruzkoak, botoa nork eta zelan eman daitekeen, herritarrek zein galderari erantzun beharko dioten edota bestelako zalantzak argitzeko zabalik egongo da lokala.
Bazkaria eta bertso-afaria
Asteburuko egitarau zabalak jarraipena edukiko du. Apirilaren 2an egingo duten galdeketaren alde, bertso afaria egingo dute martxoaren 3an, Gernika-Lumoko Astran. Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Ander Elortegi ariko dira bertsotan. Txartelak Astran eta Auzokoa eta Lagun-Etxea tabernatan daude salgai, 20 euroan (langabetuek 10 euro).
Bermeon, jai giroan, bazkaria egingo dute martxoaren 18an, Kasinoan, eta abeslari ospetsu batek girotuko du bazkalostea. Bazkalaurretik, kalejira egingo dute. Seaska lokalean batuko dira, 13:00etan.