Gosari Teknologikoa atzeratu behar izan du Leartikerrek
MARKINA-XEMEIN // Leartikerrek antolatuta datorren astelehenean egin behar zen Gosari Teknologikoa bertan behera gelditu da. Ikerkuntza zentroko arduradunek jakitera eman dutenez, arazo batzuk tarteko, ezinezkoa izango da oraingoan jardunaldia burutzea...
MARKINA-XEMEIN // Leartikerrek antolatuta datorren astelehenean egin behar zen Gosari Teknologikoa bertan behera gelditu da. Ikerkuntza zentroko arduradunek jakitera eman dutenez, arazo batzuk tarteko, ezinezkoa izango da oraingoan jardunaldia burutzea, beraz, ekitaldia atzeratzea erabaki dute. Elikadura arloan 3D teknologiak duen erabilera aztertu eta prozesua bertatik bertara ikusteko aukera ematea zen asteleheneko Gosari Teknologikoaren helburua, eta aurrerago zehaztuko duten data batean berriz ere aukera hori eskaintzea dute asmoa.