Espainiako txapelketan parte hartuko du Agirregomezkortak
Tximista atletismo taldeko Aiora Agirregomezkorta Gandiaga atleta markina-xemeindarrak Espainiako Taldekako Kros Txapelketan parte hartuko du. Txapelketa Castelloko (Herrialde Katalanak) Oropesa del Marren jokatuko da, domeka goizean.Hain zuzen ere, tx...
Hain zuzen ere, txapelketa horretan parte hartzeko txartela duela bi aste Sopuertan jokatutako Euskadiko Txapelketan lortu zuen Agirregomezkortak; bigarren postua lortu zuen. Pista estaliko 1.500 metroko lasterketan federazioak eskatzen duen marka (5 minutu eta 2 segundo) baino 4 segundo arinago egitea lortu zuen markina-xemeindarrak. «Ondorioz, martxoaren 11n eta 12an Sabadelen (Herrialde Katalanak) jokatuko den txapelketan parte hartzeko txartela lortu du Agirregomezkortak».
Durangokoekin batera
Tximistakoek jakitera eman dutenez, domekako txapelketan Durangoko Bidezabal taldeagaz parte hartuko du markina-xemeindarrak. «Helburua da asteburu polita pasatzea eta txapelketa hauetan dauden maila altuko lasterketetan esperientzia hartzea».
Bestalde, Tximistako kadete, gazte eta junior mailako atletak Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa lehiatuko dute domekan Donostian. «Horien helburua da Espainiako Txapelketarako sailkatzeko beharrezkoak diren markak lortzea».