Errepresioa jasan zutenei aitorpen egiteko lantaldea osatu dute
Ahaztuen Oroimena elkartearen proposamenez, 1936ko gerra garaian Xemein eta Markina herrietan agintaritza zibila eta udal kudeaketan ardurak izan eta horren ondorioz errepresaliatutakoei, hildakoei, fusilatutakoei eta haien senideei frankismoaren bikti...
Ahaztuen Oroimena elkartearen proposamenez, 1936ko gerra garaian Xemein eta Markina herrietan agintaritza zibila eta udal kudeaketan ardurak izan eta horren ondorioz errepresaliatutakoei, hildakoei, fusilatutakoei eta haien senideei frankismoaren biktima bezala dagokien aitorpen omenaldia eta errekonozimendu instituzionala bideratzeko herritarren lantalde bat abian jarri dute Markina-Xemeinen. Ahaztuen Oroimena elkarteko kide eta udal ordezkariez gain, taldea memoria historikoan aditu edo interesa dutenei zabalik dagoela jakitera eman dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek, eta interesa duten guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. «Bateren batek egitasmoan parte hartu eta ekarpenak egin nahi baditu www.ahaztuenoroimena.com webgunera jo dezake eta @_Harremanak (etxebarria1936@gmail.com) atalaren bitartez harremanetan jarri». Mezua jaso bezain laster erantzuten saiatuko direla azpimarratu dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek.
Momentuz, aurre-bilera bat egin du taldeak, egitasmoaren egokiera aztertu eta hasierako pausoak bideratzeko.