Eleizalde ikastolak frantziskotarrak omenduko ditu bihar
Bermeoko Eleizalde ikastola 50. urteurrena ospatzen ari da ikasturte honetan. Ospakizunen baitan, frantziskotarrak omenduko dituzte bihar.12:00etan hasiko da omenaldia Frantzisko Deuna enparantzan, Taraskan. Azaldu dutenez, dantzariek, bertsolariek, ab...
12:00etan hasiko da omenaldia Frantzisko Deuna enparantzan, Taraskan. Azaldu dutenez, dantzariek, bertsolariek, abesbatzak… parte hartuko dute biharko ekitaldian.
Orain dela 50 urte, hau da, 1966-67 ikasturtean, frantziskotarren hainbat lokaletan hasi zen martxan Eleizalde ikastola. 1978. urtean Arane auzoan ikastola eraiki zen arte, aipatu lokal horietan egon ziren ikastolako ikasleak.
Gainera, ikastolak jakinarazi duenez, «1978tik 1983ra, eskolaurreko umeek frantziskotarren lokaletan jarraitu zuten, gaur egun, Erreten parkera daraman harresiaren inguruan». 1983. urteko uholdeetan gela horiek suntsitu zirenean, Araneko ikastolara joan ziren ume guztiak.
Bestalde, azaldu dutenez, «frantziskotarrak euskara eta euskal kulturaren aldeko lanean eta konpromisoan ere bidelagun izan ditugu». Horregatik guztiagatik, Eleizalde ikastolaren ustez, «50. urteurren honetan frantziskotarrek aipamen berezia eta omenalditxo bat behar dute».