Osasunaz eta dispertsioaz ariko dira mahai-inguruan martxoaren 1ean
Bake-Leku txokoak hilero gai bati buruzko mahai-ingurua antolatzen du, eta, oraingoan, Sare Gernikagaz elkarlanean egingo du. Hain justu, martxoaren 1ean, osasunari eta dispertsioari buruz aritzeko elkartuko dira 20:00etan, Elai-Alai aretoan.Amaia Uri...
Amaia Uribe kazetariak gidatuko du dispertsioak euskal presoen senide eta inguru hurbilean duen osasun eragina aztertuko duen mahai-ingurua. Eta horretarako, hiru hizlari izango dira: Iñaki Uruburu medikua, Bego Enbeita psikologoa eta Txabi Txakartegi pediatra.