Mundakako Goiko Kalea ibilgailuentzat itxiko dute domekan
Aratusteak direla eta, domekan Goiko Kalea ibilgailuentzat txita egongo dela azaldu dute Mundakako Udaleko ordezkariek. Hain zuzen ere, medikuaren kontsultategitik Intxaurrondo plazaraino egongo da itxita, 12:00etatik 20:00etara bitartean.Jakina da mu...
Jakina da mundakarrentzako «garrantzitsua» dela aratuste eguna, eta «normaltasunez» ospatu ahal izateko hartu dute, urtero egin legez, herriko kale nagusia ixteko erabakia; hala, herritar guztien lankidetza eskatu du udalak.
Horrenbestez, egun osoan Bermeo-Gernika-Lumo eta Gernika-Lumo-Bermeo noranzkoetako autobusen geldialdiak sai-hesbidean egingo direla azaldu dute.