Berrikuntza proiektuari ON Bizkaia saria, Egoini
Beaz foru-sozietateak urtero antolatu ohi duen Bizkaia Enpresa topaketetan 400 enpresa txiki eta ertain bildu dira. Seigarren topaketak antolatu dituzte aurten, eta ON Bizkaia sariak emateko ere aprobetxatu dute. Hain zuzen, bere lanagaz jarduera ekono...
Hala, Electrorecycler, Permar, Bancook Design Chambre, Irrintzi soluciones adaptadas eta Euskal Kirol Apostuak enpresekin batera, Natxituko (Ea) Egoin enpresak jaso du 2017ko berrikuntza proiektuari ON Bizkaia saria.
Egoinek arkitektura proiektuetarako zurezko eraikuntza eta konponbideak eskaintzen ditu, eta bertoko lehengaietan oinarrituta produktu propioa garatuz, hazkunde jasangarriarekiko konpromisoa erakutsiz eta ekoizpenerako teknologian inbertituz, etengabe berritzen aritzen direla aipatu du aldundiak. «Proposatzen dituzten zurezko konponbide aurreratuak oso estimatuak dira, beraien balio erantsi eta kalitatearengatik, eta ohiko eraikuntzako materialen aldean aukera lehiakorra dire- lako».