Aldundiak arrano arrantzalea berreskuratzeko programa laguntzen jarraituko du
2013an hasi zen Bizkaiko Foru Aldundia arrano arrantzalea berreskuratzeko programa laguntzen. Aranzadik garatzen du programa, Urdaibai Bird Centerren kudeaketaren bitartezBizkaiko Foru Aldundiak arrano arrantzalea berreskuratzeko programagaz duen konpr...
2013an hasi zen Bizkaiko Foru Aldundia arrano arrantzalea berreskuratzeko programa laguntzen. Aranzadik garatzen du programa, Urdaibai Bird Centerren kudeaketaren bitartez
Bizkaiko Foru Aldundiak arrano arrantzalea berreskuratzeko programagaz duen konpromisoa luzatu du. 2013an hasi ziren aipatu programa laguntzen; ordutik, 240.000 euroko inbertsioa egin du. Inbertsio horri aurtengo 34.000 euroak gehitu behar zaizkie.Aldundiaren laguntza ekonomikoari esker, programa hori 2017an ere garatuko ahalko da, Urdaibain aske utziko diren arrano arrantzalearen azken hamabi kumeak bertora heltzen direnean.
Espezie horren berreskuratze prozesuak hiru helburu dituela azaldu dute: espeziea bera kontserbatzea, «oso erabilgarria baita ekosistemaren egoera ebaluatzeko eta neurri zuzentzaileak ezartzeko»; ingurumen-hezkuntza bultzatzea, «arrano arrantzaleak biodibertsitatearen kontserbazioaren inguruan sentsibilizazioa sustatzen laguntzen duelako»; eta, ekoturismoa sustatzea.
48 ale askatu
Helburuak lortu aldera, bost urteko epean, gutxienez, arrano arrantzalearen 60 ale aske uztea erabaki zen, Europako beste herrialde batzuetan burutu diren antzeko beste proiektuek izandako esperientzia kontuan izanik. 2013an programa martxan jarri zenetik gaur egunera, berriz, 48 ale askatu dituzte Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Horiek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eskoziako Gober- nuaren arteko lankidetza hitzarmen bati esker heldu dira Bizkaira. Aranzadi zientzia elkarteagaz aldez aurretik sinatutako hitzarmenari gorputza emateko erdietsi zuen aldundiak aipatu hitzarmena; Aranzadi hasi baitzen arrano arrantzalea berreskuratzeko programa garatzen, Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center zentroaren kudeaketaren bitartez.
Jakinarazi dutenez, iaz, lau arrano arrantzale itzuli ziren Urdaibai Biosfera Erreserbara. Modu horretan, lehenengo bikote ugaltzaileak laster sortuko direla aurreikusi dute.