Zerbitzu gida berria kaleratuko du udalak, martxoan
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, zerbitzu gida berria kaleratuko dute martxoan. «Herritarren eta udalaren komunikazio bideak indartzea» espero duen zerbitzu gida izango da; udalerrian zein herri administrazioan eskaintzen diren zerbitzuen ...
Merkataritza eta Turismo Sailak argitaratuko du aipatu gida hori, eta, denetara, 10.000 ale kaleratuko dituela jakinarazi dute. Udalak azaldu duenez, herritarren postontzi guztietan ale bana utziko dute, eta, horrez gain, turismo bulegoan ere utziko dituzte beste hainbat, edozeinek bertan eska edota eskura ditzan.
Gidaren atalak
Udalak azaldu duenez, «informazio praktikoa» bilduko du zerbitzu gida horrek, eta denetara zortzi ataletan banatuta egongo da.
Informazio orokorra eta udalbatzari buruzko informazioa emango dute gida berri horren sarreran, eta zerbitzuei dagokiena (harremanetarako bideak, eskaintzak eta azalpenak, besteak beste) bigarren atalean.
Gidaren azkenengo zatian, berriz, udaleko sailetako (Ekonomia Sustapena, Turismoa, Gizarte eta Toki Garapena, Euskara, Kultura eta Zerbitzuak, Hezkuntza eta Osasuna) informazioa eskuratu ahal izango du herritarrak.