Aratusteak direla eta,
domekan, Mundakako Goiko Kalea ibilgailuentzat txita egongo dela azaldu dute Mundakako Udaleko ordezkariek. Hain zuzen ere, medikuaren kontsultategitik Intxaurrondo plazaraino egongo da itxita,
12:00etatik 20:00etara bitartean.
Lamiak Goiko Kalean
Jakina da mundekarrentzat «garrantzitsua» dela aratuste eguna, eta «normaltasunez» ospatu ahal izateko hartu dute, urtero egin legez, herriko kale nagusia ixteko erabakia; hala,
herritar guztien lankidetza eskatu du udalak.
Horrenbestez,
egun osoan Bermeo-Gernika-Lumo eta Gernika-Lumo-Bermeo noranzkoetako
autobusen geralekuak saihesbidean izango direla azaldu dute.