19 urteko gazte bat atxilotu dute Gernikan, ustez lapurreta egitea leporatuta
Joan den eguenean, Gernika-Lumoko gazteen lokal batean lapurreta egin zutela salatu zuten. Ertzaintzak jakitera eman duenez, “ustez, gizonezko bat gazteen lokal batera sartu, eta bertakoak labana batekin mehatxatu ostean, telefono mugikor bat, telebista bat eta bideokontsola bat ostu zituen lokaletik”.
Hori dela eta, Ertzaintza ikertzen hasi zen, ustezko lapurra aurkitzekotan. Hala, atzo gauean 19 urteko ustezko lapurra atxilotu zuten, pertsonen aurkako larderia erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Gaur zen ustezko lapurra epailearen aurretik pasatzekoa.