Udal langileak negoziazio mahaia biltzeko protestekin hasi dira
Lanpostuen balorazioak mahaigaineratu nahi dituzte langileek, eta beraien eskakizunak udalagaz eztabaidatu. Udalaren erantzunik jaso ezean, mobilizatzen jarraituko duteGernika-Lumoko Udaleko langileek protesta egin zuten atzo goizean, udaletxe aurrean....
Lanpostuen balorazioak mahaigaineratu nahi dituzte langileek, eta beraien eskakizunak udalagaz eztabaidatu. Udalaren erantzunik jaso ezean, mobilizatzen jarraituko dute
Gernika-Lumoko Udaleko langileek protesta egin zuten atzo goizean, udaletxe aurrean. Udaletxean lan egiten dutenak ez ezik, kirol patronatuko, turismo arloko, kultur etxeko, udal euskaltegiko, Lanbide ekimeneko, musika eskolako eta udaltzaingoko langileak ere batu ziren elkarretaratzean.ELA eta LAB sindikatuek deituta hasi dira protestekin. Azaldu dutenez, badira sei-zazpi hilabete udalak lanpostu publikoen balorazioaren emaitzak onar- tuko edo eztabaidaituko zituela agindu zienetik. Lanpostuen errekonozimendua gura dute sindikatuek. Hala ere, ez dute udal arduradunen berririk izan.
ELAko eta LABeko ordezkariek esan dutenez, udalak maiatzerako agindu zien lanpostuen egoerari irtenbideren bat emateko proposamena mahai gainean jarriko zuela, baina, gaur gaurkoz, oraindik proposamenik ez dute jaso.
Hala, mobilizazioekin hasi dira, udal arduradunak beraiekin jesarri daitezen exijitzeko. «Guk badakigu administrazioaren oinarria langileak garela, guk bermatzen dugulako herritarrari zerbitzu ona ematea», esan du LABeko ordezkari Xabier Gerrikabeitiak. Beraz, langileen eskakizunei jaramonik ez egitea kritikatu du. «Gugaz eseritzea eskatzen dugu, ez besterik. Lanpos- tuen balorazioa mahai gainean jartzea eta gure eskakizunak eztabaidatzea».
Datozen egunetan udal arduradunen erantzunik eduki ezean, hurrengo astelehenean ere elkarretaratzea egiteko asmoa agertu dute. Gaur arratsaldean, berriz, musika eskolako langileek lanuztea egingo dute, protesta egiteko. Eta datorren asteko osoko bilkuran mozioa aurkezteko asmoa dute bi sindikatuek.
Joan den astean pankartak jarri zituzten, baina udalak kendu egin dituztela salatu dute, udal eraikinetan pankartarik ezin dela jarri argudiatuta.