Q ziurtagiria berritu du Gernikako Turismo Bulegoak
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak hamalaugarrenez jarraian berritu du kalitatearen adierazlea den Q ziurtagiria. Bikaintasunez, 9,5eko notagaz gainditu du auditoria.Turismo ziurtagiria lortzeko arauak eskatzen dituen «kalitate, segurtasun eta profesiona...
Turismo ziurtagiria lortzeko arauak eskatzen dituen «kalitate, segurtasun eta profesionaltasun» mailak betetzen direla egiaztatu behar du Gernika-Lumoko turismo bulegoak. Aztertzaileek, gainera, Turismo Bulegoak ematen dituen zerbitzuak eta eskura dituen bitartekoak nabarmendu dituzte.
Udaleko arduradunek esan dutenaren arabera, Q ziurtagiria turismo erakundeen kalitate maila berariaz egiaztatzeko lehen sistema da. «Ziurtagiriak bermatu egiten du Gernika-Lumo egiten ari den lana herritarrei eta bisitariei goreneko kalitate zerbitzua ematearren», gehitu du udalak.
2013an, EFQM programa europearreko bikaintasuna eta kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoaren izendapena eskuratu zuen Gernikako Turismo Bulegoak.
Q ziurtagiriaren sistema herrian erabat ezarrita dagoela dio kanpoko auditoriaren txostenak eta, gehitzen du «datuen azterketaren emaitza «oso ona» dela. Baita beste alorretara begira egindako hobekuntzak islatzen direla egindako lanean.