Mantentze lanak egin dituzte Santanapeko frontoian eta gimnasioan
Santanape kiroldegian hobekuntzak egiten darrai Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak. Iaz, esaterako, hainbat berrikuntza egin zituen kirol hornikuntzetan; oraingoan, berriz, frontoian eta gimnasioko sarbideetan egin ditu lanak.
Frontoian, margoketa lanak egin dituzte, hain justu, hormetan, kontrakantxan, frontisean eta sarrerako atean. Halaber, binilo-zoladura jarri dute zoruan.
Gimnasioan, bestalde, mailak PVC ez labaingarriaz estali dituzte eta hormak eta sarbiderako ateak margotu dituzte.
Azken hobekuntza lan horiek gauzatzeko, 26.909,92 euro inbertitu dituztela jakitera eman du Gernika-Lumoko Udalak.