Bitik bi garaipen
Basurdeek bigarren garaipena lortu dute Euskal Ligan Bera Beraren kontra. Gernika-Lumoko taldea 32-0 nagusitu da, eta B multzoko sailkapenean bigarren postuari eusten dioGernika Rugby Taldeak ezin hobeto hasi du Euskal Liga; bitik bi garaipen eskuratu ...
Basurdeek bigarren garaipena lortu dute Euskal Ligan Bera Beraren kontra. Gernika-Lumoko taldea 32-0 nagusitu da, eta B multzoko sailkapenean bigarren postuari eusten dio
Gernika Rugby Taldeak ezin hobeto hasi du Euskal Liga; bitik bi garaipen eskuratu ditu. Domeka eguerdian Bera Beraren kontra lehiatu zuen 2. jardunaldia, eta 32-0 nagusitu zen. Ondorioz, Euskal Ligaren B multzoko sailkapenean bigarren postuari eusten dio talde gernikarrak.Marzola RC Rioja taldeagaz berdinduta dago 10 puntugaz gernikarrek bi entsegu dituzte kontra, eta errioxarrek bat ere ez. Hain zuzen ere, talde errioxarra izango da hurrengo aurkaria, eta, beraz, irabaziz gero, basurdeek lehenengo postua eskuratuko lukete.
Martxoaren 4an jokatuko dute Errioxan, eta orain arteko partidarik lehiakorrena izango dela azaldu dute Gernika RTko jokalariek: «Partidarik gaitzena izango dela badakigu, baina gogo handiz gaude».
Bera Bera da Euskal Ligaren B multzoko sailkapenean azkena, eta haren kontrako partida erraz irabazteko modukoa zela argi zeukaten Gernika-Lumoko taldeko jokalariek. Hala ere, emaitza hobea lortzeko aukera ez zuten nahi moduan aprobetxatu: «Ondo jokatu genuen, baina erlaxatuta zelairatu ginen, eta jarrera lehiakorragoa falta izan zitzaigun. Askoz hobeto egin ahal izan genituen gauzak».
Dena den, garaipenagaz pozik daude, eta Urbietan izandako giroa nabarmendu dute. Izan ere, harmailak beteta egon ziren, eta bi taldeetako zaleek gogor animatu zituzten beren jokalariak.
12-0 amaitu zuten lehen zatia, eta bigarren zatiko lanari esker, aldea areagotu zuten.
Libek lortu zuen partidako lehen entsegua, eta Batirtzek arazorik barik transformatu zuen. Hain zuzen ere, Libek beste bi entsegu lortu zituen, eta Goirik, Lukenek eta Mariak egin zituzten etxekoen beste entseguak.