84 urte ditu Foruriak, eta
13 urte zituela ikasi zuen txistua jotzen; itsu batekin ikasi zuela dio.
Joseba Foruria oroigarriagaz
Gaur, hunkitu egin da bere herrian Irrintzi Alai dantza taldeko txistulariek antolatuta, egin dioten omenaldian. Bere lobak ohorezko aurreskua dantzatu dio eta oroigarri bat ere jaso du. 100 urte inguruko txistuagaz, gainera, zenbait pieza jotzeko aukera izan du, eta bertaratutakoen txalo zaparradak jaso ditu.
Joseba Foruria txistua jotzen
Busturiko txistularitza omentzeko asteburua eduki dute Busturian. Prestatutako egitarauan zenbait aldeketa egin behar izan badituzte ere, atzo,
Busturiko txistularitza XX. mendean hitzaldia eskaini zuten Altamirako liburutegian, eta aretoa bete zela azaldu dute antolatzaileek. Jendea oso gustura egon zela esan dute. Hitzaldiaren osterako antolatuta zeukaten
kantu kantari ekimena, hala ere, ez zuten egin
. Datorren barikuan egingo dutela jakinara dute. Hala, datorren barikurako jarri dute hitzordua.
20:30ean hasita, Altamira auzoko kale eta tabernak girotzen ibiliko dira kantu kantari.
Irrintzi alai dantza taldeko txistulariak
Gaur, berriz, Axpen batu dira Irrintzi Alai dantza taldeko txistulariak.
Taldean bederatzi txistulari badira ere,
gaur zortzi batu dira. Txistularien alardeagaz Axpe auzoko kaleak txistu doinuez bete dituzte, Joseba Foruari omenaldia egin baino lehen. 14:30ean, omenaldia hasi aurretik kontzertu txiki bat eskaini dute herritarren aurrean.