Mutrikuko bi tabernatan lapurtu, eta beste batean saiakera egin dute
Aranzubi eta Goiti Beheran tabernetan sartu dira lapurrak. Batzokian, berriz, ateko sarraila apurtuta aurkitu dute. Ertzaintza gertaerak ikertzen ari daErtzaintzak jakitera eman duenez, Mutrikuko bi tabernetan lapurretan egin zuten atzo, eta, horrez ga...
Aranzubi eta Goiti Beheran tabernetan sartu dira lapurrak. Batzokian, berriz, ateko sarraila apurtuta aurkitu dute. Ertzaintza gertaerak ikertzen ari da
Ertzaintzak jakitera eman duenez, Mutrikuko bi tabernetan lapurretan egin zuten atzo, eta, horrez gain, beste taberna batean ere lapurretan egiten saiatu ziren. Itxura denez, goizaldean izan ziren lapurretak, eta Ertzaintzak jakitera eman duenez, gertatutakoa ikertzen ari dira. Oraingoz, ez dago atxiloturik.Herrizaingo Sailak igorritako datuen arabera, 05:10ean jaso dute lehen abisua, Aranzubi tabernatik. «Dakigunaren arabera, auzoko batek eman du lapurretaren berri 05:00ak inguruan. Argia piztuta ikusi dute, eta bertatik hiru pertsona ikusi dituzte ihesean irteten. Jabea bertara ailegatu denean, Ertzaintzaren patruilak bertan zeuden», adierazi zuten tabernako langileek.
Lapurrak ate nagusitik sartu ziren tabernara, burdin hesia eta ateko sarraila apurtuta. Eta tabako eta txanpon makina apurtu ondoren, barruan zegoena lapurtu zuten. «Ez dugu beste ezeren faltarik sumatu».
Goiti Behera tabernan, bestalde, tabako eta txanpon makinak hustu, eta kutxan zegoen dirua eraman zuten. Ate nagusiko sarraila apurtuta sartu ziren lapurrak. «Lagun batek deitu digu tabernako atea zabalik zegoela eta lapurretan egin digutela esaten».
09:00etan, Batzokiko taberna irekitzera joan zirenean, aldiz, lapurretan egiten saiatu zirela jabetu ziren. «Atea indarrez irekitzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Hori bai, sarraila berria jarri beharko dugu, hondatuta utzi dute eta».
Herrian, beste alde batetik, Etxekalte elkarte gastronomikoan ere lapurretan egin zutela zabaldu bazen ere, elkarteko arduradunek halakorik gerta denik gezurtatu diote HITZAri.