Aratusteen zain, neguko usadioekin aurrera jarraituko dute Busturialdeko herri askotan. Basatozte, basaratuzte, txitxiburduntzi, sasikoipetsu… herri bakoitzak bere esateko modua du, eta ospatzeko modua ere bakoitzak berea dauka.
Txitxiburduntzi Lumon
Busturialdeko herrietan asteburu honetan egingo dute txitxiburduntzia.
Bestalde, otsailaren 23an, eguenean, Gernika-Lumon, Eguen Zuri ospatuko dute; umeek, urtero legez, gozoki bidea egingo dute.
Bermeo. Domeka.
– 10:30. Eleizalde ikastolako ikasle eta gurasoek mendiko ibilaldi luze edo laburra egingo dute, eta ostean, txitxiburduntzia egingo dute.
Busturia. Domeka.
– 09:00. Mendi martxa Altamiratik Paresira oinez.
– 12:30. Mesa Paresin
– 13:00. Musika eta txitxiburduntzia
Ea. Barikua.
– Bolatoki aurrean, eguraldia lagun, txorizo errea eta tostadak egongo dira. Eskolako umeak mozorrotu egingo dira eta altxor ezkutura jolastuko dute
Forua. Domeka.
– 17:00. Baldatikako txokoan elkartuko dira, txorizoak erre eta ostean txokolatada egiteko. Bakoitzak bere ogia eraman beharko du. Oinez joan nahi dutenek, 16:15ean egon beharko dute udaletxe aurrean.
Gautegiz Arteaga. Domeka.
– 10:30. Plazan elkartuko dira herritarrak San Lorentzo baselizara oinez joan eta txitxiburduntzia egiteko. Montorre Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta.
Gernika-Lumo. Domeka.
– 09:00. Goi Zale Mendi Taldeak antolatuta, Gernikako udaletxetik aterako dira. 10km egin ostean txitxiburduntzia egingo dute Kanpantxuko frontoian eta berriro oinez bueltatuko dira Gernikara. Txorizoa Goi Zaleren kontura izango da eta parte hartzeko asmoa dutenek gaur dute izen emateko azken eguna.
– 17:30. Elai-Alai dantza taldekoek, urtero legez, Lumoko Plazan jarri dute hitzordua. Umeentzako jolasak egongo dira bertan eta 31. aulki jokoa antolatu dute. Sua eta zotzak antolatzaileek jarriko diuzte, txorizoa, berriz, bakoitzak eraman beharko du.
Eguena.
– 16:45. Elai Alaik eta Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatuta, eguen zuriko gozoki bidea egingo dute umeek. Pasealekuko frontoitik hasiko dute ibilbidea
Murueta. Domeka.
– 17:30. Murueta filmen saioa Udalbarri aretoan: San Juan, Andramari, Gabon jaiak.
– 18:30.Txitxiburduntzia Udalbarri plazan
– 19:30. Briska txapelketa herriko tabernan.
Nabarniz, Domeka.
-10:00. Plazan elkartuko dira, Athletic Nabarniz taldeak antolatuta. Batzen den jendearen eta eguraldiaren arabera, Arrola, Santiago edo frontoian erreko dituzte txorizoak.