Lan istripuan hildako mutrikuarraren heriotza salatuko dute gaur
Lan istripu larri bat eduki ostean, barikuan hil zen gazte mutrikuarraren heriotza salatzeko mobilizazioak deitu ditu gehiengo sindikalak gaur 12:00etarako.ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, elkarretaratze bat egingo da Donostia...
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, elkarretaratze bat egingo da Donostiako Adegiren egoitzaren aurrean, Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea! lelopean.
LABeko ordezkaritzak jakitera eman duenez, Mutrikutik elkarretaratzera joateko aukera egongo da. «10:45ean izango da irteera, goiko biribilgunetik», zehaztu dute.
Aurreko astelehenean oso larri zauritu zen 35 urteko langilea, eta barikuan zendu zen. Lau metroko altueratik erori zen behargina, eta Betelu enpresako langilea zen izatez.
LABek istripua «isilean eta ezkutuan gorde izana» salatu zuen eguenean: «Ibarmia Adegiko presidenteordearen enpresa da, eta Adegiko ordezkari nagusiak dira isiltasunaren konplize nagusiak. Zergatik isilean gorde? Zerbait ari dira ezkutatzen edo manipulatzen?».