Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea aratusteak prestatzen hasi da. Horrekin lotuta, ahalik eta herritar gehien inplikatzeko asmoz, Lantzeko inauteriak prestatzeko
dohaineko dantza ikastaroa antolatu du,
datorren zapaturako [otsailak 18].
Alkartasuna Dantza Taldekoak aratusteetako kalejiran
Otsailaren 25ean, zapatuan, Bermeotarrak fanfarreagaz batera herritarrek kalerik kale Lantzeko inauteriak dantzatuz goza dezaten, dantza ikastarora hurbiltzeko deia egin die Alkartasuna dantza taldeak.
Kalejira prestatzeko ikastaroa
Gizarte eta Kultura Etxean izango da,
11:00etan.